MANDIO
2014 urtean inauguratutako etxea , 120m2 -ko zabalerarekin . Bi logela dauzka bakoitza 90 – eko bi oherekin eta beste logela bat 1,50 -eko ohe bakarrarekin , logela honetan ohe osagarri bat jartzeko aukera dago. Bi bainugela dauzka , bat logela nagusian eta bestea konpartitua .
Etxea landa estiloz dago dekoratua, bai kanpoaldean , bai barnealdean ere.
Logela guztiek daukate ikuspegia baserria inguratzen duten paisaia berdeetara eta baserriko baratzera.
Sukalde hornitua dauka eta egongela telebista eta tximiniarekin, kanpoan portxea daukagu udako ilunabar zoragarrietaz gozatzeko.
Zerbitzuak:
- Sukalde hornitua
- Wifi
- Izara eta eskuoihalak
- Berogailu zentrala
- Tximinia
- Kanpoko parking-a
Sarrera ordutegia arratsaldeko 16:00 etatik aurrera / Irteera ordutegia eguerdiko 12:00-ak baino lehen.
2023 KO TARIFAK
| Eguna | 135 € | |||
| Astea | 910 € | |||
| Asteburua | 270 € |
* Ohe osagarria 15,00 €
Gutxieneko egonaldia 2 gau.
Uztailean eta abuztuan gutxieneko egonaldia 7 gauekoa izango da.
Aste Santuan eta gabonetan 4 gau gutxienez.
Zubiak: 3 gau gutxienez.















































