Single Blog Title

This is a single blog caption
27 Sep

Txuletaren festa

Tolosa, idi-txuletaren jatorria dela esan ohi da, lehen aldiz bertan dastatu baitzen. Julián Rivas, Casa Julián-eko sortzailea izan zen 60.hamarkadan bere jatetxeko txahal-txuleta, baserriko lanetarako bakarrik erabiltzen zen idiaren txuletagatik ordezkatu zuena. Arrakasta hain izan zen nabarmena haragia kontsumitzeko modu berri batean bihurtu zela.

Abenduaren 6tik 8ra Zerkausira aterako ditugu parrilak, asteroko merkatuaren eszenatoki mitikoa jangela handi batean bihurtuz, Oria ibaiari begira. Txuletaren festa handia ospatuko dugu, Tolosako gastronomiaren izar nagusienetako bat baita txuleta. Bertaratuko den bezeroakez du soilik espazio berezi bat (berogailuekin prestatua) eta zerbitzu profesional batez bakarrik gozatuko, bertatik-bertara ikusi ahal izango ditu erretegietako arduradunak beraien txuletak prestatzen eta kalitateko handiko produktuez gozatu ahal izango du. Ekitaldi berezi eta bakarra, Tolosan ospatzen dena, non mahai gainean jarriko den tolosarren lana ondo egiteko filosofia.

Abenduaren 7an aurten berrikuntza bat izango da. Gipuzkoak I.parrillero lehiaketa izango da afari orduan. Afaltzen ari den orok zuzeneak ikusiko du zerkausian lehiaketa, gertu-gertutik eta lehiakideek prestatutako txuletak dastatuko dituzte.

Abenduaren 6tik 8ra.

Informazio gehiago

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies