Single Blog Title

This is a single blog caption
8 Dic

Santo Tomas eguna

Donostiako kaleetan zehar ospatzen den baserritar kutsua duen jaieguna.

Santo Tomas XIX. mendearen erdialdean antolatzen hasi zen, garai horietan baserritar gehienak maizter bezala bizi ziren eta urtean behin Donostiara hurbiltzen ziren beraien errentak ordaintzeko asmoarekin.

Donostian zeudela aprobetxatuz donostiarrei beraien produktuak saltzen zizkieten eta beharrezkoak zituzten eta beraien herritan aurki ezinak ziren gaiak erosten zituzten. Hau dela eta feri bat antolatu beharra ikusi zen eta Santo Tomas Feria sortu zuten Konstituzio Enparantzan.

Gizarteak jasan zituen aldaketak direla eta, feria antolatzeko zegoen arrazoi garrantzitsuena desagertu egin zen, baina antolakuntzarekin jarraitu egin zuten, ohizko ekitaldi batean bihurtuz.

Donostia Kulturak antolatzen duen feriak ekitaldi ezberdinez beteriko egitarau bat dauka, Donostiako erdiguneak eta gehien bat Alde Zaharrak bere itsura zeharo aldatu egiten duelarik, kaletar giro batetik nekazal giro batean bihurtuz. Artisau eta ganadu erakusketak, produktu autoktonoen salmenta eta musika tradizionalen doinuak kaleetan zehar dira egitarauak dituen ekitaldirik esanguratsuenetarikoak, hauen artean aipagarrienak txistorra eta txerria direlarik.

Elkarte, ikastetxe, lagun talde ezberdinak Txistorra pintxoak edota ogitartekoak, gazta, taloak, ardoa, sagardoa, etab… banatzen duten postuak jartzen dituzte. Aurten Euskadiko Txistorraren 20. Lehiaketa ospatuko da, bertan Euskal Herriko Txistorgile guztiak parte har dezaketelarik.

Artisau eta gazta tailer ezberdinak, baserrietako produktuen (kapoiak, oilaskoak, barazkiak, fruituak…) lehiaketa ezberdinak betetzen dute egitarau interesgarri hau. Amaitzeko Boulevardeko Kioskoan erromeri bat ospatuko da.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies