Single Blog Title

This is a single blog caption
7 Nov

Haizearen orrazia

Ondarreta hondartzaren amaieran dago Haizearen Orrazia, Donostiako mendebaldeko muturrean, Igeldo mendiaren magalean. Eduardo Chillida eskultore handiaren obrarik ezagunenetakoa da. 1977an sortu zuen. Luis Peña Ganchegui arkitektoa arduratu zen inguruaren diseinuaz.

Arrosa koloreko granitozko terrazek eta harkaitzei lotuta itsasoaren kolpeei gogor eusten dieten altzairuzko hiru piezak osatzen dute. Bisitari asko erakartzen dituen lekua da, itsasoaren handitasunaz gozatzeko aukera ematen duen ingurune magikoa. Aparteko edertasuna hartzen du ekaitz egunetan, olatuek itsalabarra gogor astintzen dutenean.

Gainera, tutu sistema baten bidez, olatuen indarrak eragiten duen haizea zulo batzuetatik irteten da soinu bitxiak sortuz. Olatu handiko egunetan, ikuskizuna are ederragoa da, haizea ez ezik ur zipriztinak ere irteten baitira zulo horietatik.

 

http://turismoa.euskadi.eus/eu/kultur-ondarea/haizearen-orrazia/aa30-12375/eu/

 

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies