Single Blog Title

This is a single blog caption
7 Nov

Getaria

Mendi hegal batean dago Erdi Aroan harresiz inguratuta egon zen hiribildua. Deigarria da oso San Anton mendia. “Getariako arratoia” izenez ere ezagutzen dute itsasoari begira dagoen mendi hori, animalia horren itxura baitauka. Juan Sebastian Elkano itsasgizonaren eta Kristobal Balentziaga diseinatzailearen jaioterria da Getaria.

Elkanoren monumentua

pa-elkano-estatua-1

Herrian sartzearekin batera, Elkanoren omenez eraikitako monumentuarekin egingo dugu topo. Monumentuan garai hartan modan zegoen Art Deco estiloaren ezaugarriak nabari dira. Getariako harresiaren bastioi izandakoaren gainean dago, eta brankako irudien antza duen “Hegodun Garaipena” eskulturaren erreplika bat du goialdean. Behealdean, aldiz, Victorio Machok egindako Elkanoren behe-erliebea dago,

Gainera, Elkanoren beste bi estatua daude Getarian

Cristóbal Balenciaga Museoa

descarga

Kristobal Balentziaga diseinatzaile entzutetsua ere oso gogoan dute herrian. Nazioarteko moda bilduma garrantzitsuenetako baten erakusle den museo berezi honekin, bere jaioterriak omenaldia eskaini nahi izan dio. Getariako goiko aldean dago, Aldamar Jauregiaren aldameneko eraikin berri batean.

 

Portu xarmangarria

puerto-getaria-647x320

Getariakoa da, ezbairik gabe, Gipuzkoako arrantza-porturik zoragarriena. Arrantza-ontzien ugaritasunari eta kaian dauden instalazio modernoei esker, harrapatutako arraina berehala kontserbatzeko aukera dago herriko kontserba-industrietan. Jatetxe eta erretegi ugari daude, gainera, portu inguruan. Merezi du txingarretan erretako arrain freskoa jatea eta txakolin ederra, jatorriko izendapena duen ardo zuria, dastatzea.

Turista asko iristen dira urtero Getariara Malkorbe eta Gaztetape hondartzen edertasunak erakarrita. Hirigunean, berriz, portuan amaitzen diren karrika estuen artean, Salbatore eliza gailentzen da. XV. mendeko tenplu gotiko bikain horrek inguruari egokitzen zaion oinplano irregularra dauka. Aztarna arkeologiko ugari aurkitu dituzte bertan, laukizuzen formako harrizko hilobiak eta nekropoli modernoagoak tartean.

Elkanoren lehorreratzea

descarga-1
Getariako jai nagusiak abuztuaren hasieran ospatzen dituzte Salbatore Deunaren omenez. Lau urtetik behin, gainera, Elkanoren lehorreratzea antzezten dute. Elkano 1522ko irailaren 6an iritsi zen Sanlucar de Barramedara beste 17 gizonekin (265 lagunek ekin zioten bidaiari), hiru urtez munduari buelta eman ostean.

 

http://turismoa.euskadi.eus/eu/herriak/getaria/aa30-12375/eu/

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies