Single Blog Title

This is a single blog caption
1 Jul

Dibertsioa ziurtatuta

Naturaz gozatzeko, ezaugarri ezberdinak dituen eremu fisiko bat izan nahi du zuretzako. Bertan, familian, lagun artean edota bikotekidearekin inguruak eskaintzen dituen bizipen zein esperientziaz gozatzeko abagune ahaztezina. Natur guneak, inguruetako informazio puntua eta bertako baserritarrek ekoiztutako produktuak dastatu eta erosteko aukeraz gain aisi aktiboaz gozatzeko abaniko eskaintza zabala duzu eskuragarri; zuhaitz parkeak, eskalada guneka, ibilaldiak, artzainei bisitak eta abar luze bat.

Bizitza urbanotik haratago bizimodu aktiborako aukera paregabea topatuko duzu aisia, natura, kirola eta kultura uztartuz aukezten diren arduera eta esperientzia zoragarrien bidez. Bizi natura eta abentura eta izan zer kontatu lagun, senide naiz ikaskideei. Zatoz, ezagutu eta gozatu.

FAMILIA ETA HAURRAK

Txindoki mendiak, bere gonapean, aukera izugarria du natura, abentura, kirola eta kulturaz gozatu eta heziketa lantzeko. Segurtasuna ikur hartuta, bizimodu aktibo bat jorratzeko  eta esperientzia aberasgarriak izateko aukera eman nahi du Txindokiko Itzalak.

Inguru paregabean, talde lana, psikomotrizitea, kultura, guraso eta seme-alaben arteko erlazioa… bezalako baloreak lantzeko parada daukagu, bizitza urbanotik at. Naturaz gozatuz, dibertsio eta abenturazko esperientziak biziko ditugu eta aisiari beste esanahi bat emango diogu.

ESPERIENTZIA GIDATUAK

Txindokiko Itzalean burutu daiztezkeen ekintza guztiak gida espezializatuekin egin ditzakezue, mendi ibilaldiak, eskalada ikastaroak, BTT ibilbideak…..

Inguruaren ezagutzaz aparta izateaz gain segurtasuna da mendi gidarien eta Txindokiko Itzalaren elementu garrantzitsuena. Hori dela eta gidariek ikasketa bereziak burutu dituzte horretarako.

INFORMAZIO GEHIAGO:

http://www.txindokikoitzala.com

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies